Orotara, 6,5 kilometroko ibilbidea egin dute 62 korrikalariek. Eguraldia lagun izan dute partaideek, eta giroa paregabea izan da auzoan.
Lurdes Oiartzabal, helmugara iristen.
Lurdes Oiartzabal lezoarra eta Jon Ander Cabero ibartarra izan dira lehenak helmugara iristen zazpigarren Gaztañoko Krosean. Jendetzak hartu du parte aurtengo lasterketan, eta ibilbide osoan zehar, eguraldia lagun izan dute partaideek. Orotara, 6,5 kilometroko ibilbidea egin dute korrikalariek. Kirolariez gain, Gaztañoko bizilagunek ere goiz polita pasa dute, giroa ederra izan da.
Caberok 22 minutu eta 59 segundo behar izan ditu helmugara iristeko. Soilik segundo bakar bateko aldearekin iritsi da Iruñeko Owen Alan (22’50”) bigarren sailkatua. Haren atzetik, hirugarren postuan, Asier Mujika tolosarra izan da (23’00”).
Oiartzabalek 25 minutu eta 29 segundoan zeharkatu du ibilbidea. Bigarren emakume sailkatua Claudia Behobide hondarribiarra izan da (27’40”) eta hirugarren postuan Maddi Rodriguez oreretarra iritsi da.
62 lasterkarik hartu dute parte aurtengo krosean. Sailkapen osoa,
herrikrosa.eus webgunean eskuragarri dago.
Ondorengoak dira lasterketan zehar HITZAk bildu dituen irudiak: