Erabakiaren atzean "gardentasun falta" dagoela dio alderdi sozialistak.
Niessengo aparkalekuaren sarrera. Argazkia: Herri Bizia
Niessengo aparkalekuetako gaueko tarifa kendu izana salatu du PSE-EE-k. Bizilagun ugarik kexa aurkeztu dutela esan du Jose Angel Rodriguez alderdi sozialistako bozeramaileak erabaki horren aurrean, “herritarrak aparkalekuak eskaintzen zuen gaueko tarifa erabiltzen ari ziren herri erdialdean aparkatu ahal izateko. Apirilaren 13an prentsa bidez jakin genuen gobernu taldeak 30 aparkaleku plaza eskainiko zituela hilean 75 euro ordainduta, baina inondik inora ere, ez zuten jakinarazi gaueko tarifa kenduko zutenik”.
Larritzat jo du Rodriguezek gobernu taldearen erabakia, “aparkaleku eskaintza bat egin duelako, aurretik zegoen eskaintza bat kenduko zuela ezkutatuta. Gardentasun falta erakutsi dute berriz ere EH Bilduk eta Errenteria Irabazizek, oraingo honetan, bizilagun askori eragiten digun arazo baten gainean”.