Bibliotekak udako ordutegia izango du astelehenetik aurrera

Goizez bakarrik egongo da irekita, irailaren 1era arte; Ikasle Gelak ordutegi luzeagoa izango du uztailaren erdialdera arte
manuel lekuona biblioteka uda 2018

Ikasle Gela uztailaren 17ra arte egongo da irekita.

Manuel Lekuona bibliotekak udako ordutegia martxan jarriko du datorren astelehenetik aurrera (uztailak 2). Horrela, goizean bakarrik irekiko dute, 09:00etatik 14:00etara. Irailaren 1era izango du ordutegi hori, eta orduan itzuliko da ohikora. Abuztuaren 3an eta 4an itxita egongo da, xanistebanengatik.

Ikasle Gelak, baina, ordutegi zabalagoa izango du. Uztailaren 17ra arte zortzi orduz irekita egongo da, 09:00etatik 17:00etara.

Ez dago ekarpenik

Egin iruzkin bat

*

*


*

 

Albiste irakurrienak

Send this to friend