Bizkaiko eta Okzitaniako doinuek girotuko dute udako kontzertua

Herri Musikaren Txokoak kontzertua antolatu du datorren larunbaterako; Laguntasuna fanfarea eta Bohas Orchestra Occitania ariko dira
herri musikaren txokoa udako kontzertua 2018

Bohas Orchestra Occitania Gaskoiniako Landetatik etorriko da.

Urtaro berri batean sartzen den bakoitzean bezala, Herri Musikaren Txokoak kontzertua antolatu du. Datorren larunbatean, hilak 7, Euskal Herriko mendebaldeko eta Euskal Herritik iparralderako talde bana ariko dira Oiartzunen.

Bizkaitik Laguntasuna fanfarea hurbilduko da. Gaskoiniako Landetatik, berriz, Bohas Orchestra Occitania. Boha-k gaita gaskoiak dira, eta musikaz gain, polifoniak eta dantzak ere eskaintzen dituzte. Kontzertua 18:30ean hasiko da, Done Eztebe plazan. Ondoren, ohi bezala, afaria egingo dute kontzejupean. Horretarako txartelak Kastro tabernan eros daitezke, hamabost euroren truke.

Ez dago ekarpenik

Egin iruzkin bat

*

*


*

 

Albiste irakurrienak

Send this to friend