[Galeria] Pala txapelketa Intza Etxebeste eta Julen Arruabarrenarentzat
Haurren Eguna ospatzen ari dira gaur Antxoko sanferminetan
Minuturik galdu gabe ari dira gaur Antxon haurrak, topera festaz gozatzen. Goizean Ibaoindon izan dira, pala txapelketan, eta Intza Etxebestek eta Julen Arruabarrenak osatutako bikoteak irabazi du lehia. Zorte oneko bolada dute Arruabarrenatarrak; Javi Arruabarrena (Julenen aita) helduen txapelketako txapeldunordea izan da, eta txapelduna alaba, Anne Arruabarrena. Ibaoindon pala txapelketa jokatu bitartean, Oarso kalean lapiko arteko lehian aritu dira, Marmitako txapelketan, ondoren goizean zehar mimoz prestatutakoa bazkal orduan dastatzeko. Eta horrela… joko eta jolas artean aurrera doa Haurren Eguna, festetako bigarrena. Luze joko dute festek oraindik, eta aukeran, hamaika ekitaldi.