Hiru baldintza bete beharko dituzte bertan lan egin nahi dutenek; uztailaren 20a izango da aurkezteko azkeneko eguna
Xanistebanak hurbiltzen ari diren heinean, urteroko
klasikoak bueltatzen hasten dira. Herriko festetan jartzen diren hesiak zaintzeko lan poltsa ireki duela jakinarazi du Oiartzungo Udalak, eta hilaren 20ra arte egongo da izena emateko aukera. Udaletxeko harreran utzi beharko da eskaera.
Hiru baldintza bete beharko dira hesiak zaintzeko. Lehena, hemezortzi urteak beteta izatea; bigarrena, oiartzuarra izatea; eta, hirugarrena, euskaran B2 maila izatea.
Xanistebanetan zeintzuek lan egingo duten erabakiko da hilaren 23an. Egun horretan egingo dute zozketa publikoa. 15:00etan izango da, udaletxeko pleno aretoan.
Udalak azaldu duenez, euskaran B2 maila dutenek hori egiaztatzen duen agiria aurkeztu beharko dute izena ematera joaten direnean. Ez dutenei, hilaren 26 eta 27an ahozko elkarrizketa egingo diete.