Aparkalekuetan aldaketak Trintxerpeko jaiak igaro bitartean
Urtero moduan barrakak jarriko dira Lasa eremuan, hortaz, izango da bertan ibilgailua utzi. Beste espazio batzuek ireki dituzte.
Aldaketak Trintxerpen jaien harira. Urtero moduan barrakak jarriko dira Lasa eremuan, hortaz, ezin izango da bertan ibilgailua utzi. Beste espazio batzuek irekiko dituzte.
Jaiak ostegunetik astelehenera dira, baina Lasako aparkalekua egun batzuk lehenago eta beste batzuk beranduago ere itxita mantenduko dute, prestaketa eta jasotze lanengatik. Izan ere, gaur goizeko 08:00etatik jada ez dago ibilgailurik.
Horren ordez Rodolfoko aparkalekua uztailaren 9tik 19ra eta goizeko 08:00etatik 24:00etara irekiko dute. Baita Gudarien plaza pareko aparkalekua ere, uztailaren 13tik 15era, 12:00etatik 18:00etara. Era berean, portutik ateratzeko bide nagusia Aduana kalea izango da, eta baterian aparkatu ahal izango da uztailaren 13tik 15era, 21:00etatik 00:00etara.