Euskadiko Koparen laugarren proba burutu zen larunbatean Txingudiko uretan, Arroja!!Challenge 2018 lehiaketaren harira. Pasaia Kayak bigarrena izan da taldekako balorazioan eta banaka ere emaitza onak lortu dituzte.
Amaia Benavente ziabogara bidean
Euskadiko Koparen laugarren proba burutu zen larunbatean Txingudiko uretan, Arroja!!Challenge 2018 lehiaketaren harira. Pasaia Kayak bigarrena izan da taldekako balorazioan eta banaka ere emaitza onak lortu dituzte.
Barrikako taldeak hartu zion aurre taldekako lehian eta atzetik Amuitz eta Santander gelditu ziren. Ia 13 kilometroko ibilbidea egin zuten kirolariek eta maila handia egon zela iragarri dute antolatzaileek. Kanariar Uharteetako Ignacio Soler eta Frantziako Victor Doux eta Paul Jean ziren faboritoak, izan ere, horiek izan ziren lehenengo hiruak, hurrenez hurren. Pasaia Kayak taldeko Lander Rodriguez ziabogara hirugarrenarekin batera iritsi zen eta lau segundogatik ez zuen amaieran Jean gainditzea lortu.
Pasaua Kayakek mailari eusten dio, beraz. Harrobiko kide Amaia Benavente ere emakumerik azkarrena izan zen proba honetan, gizonezko batzuen denbora gaindituz. Euskadiko Koparako talde honek lortu ditu puntu gehien, sailkapen orokorrean lidergoa lortuz.