Erromeria Egunean izango da Kukai Dantza

Errenteriarrek alea jarri nahi dute Erromeria Egunean eta ekarpena Gelajauziak ikuskizuneko pasarte pare batekin egingo dute.

‘Gelajazuiak’ ikuskinaren pasarte pare bat egingo ditu Kukai Dantzak.

Handia izango da Erromeria Eguna. Izan ere hogeigarren ekitaldia izango du aurten eta horri begira luxuzko egitaraua antolatu du. Egitarau horrekin bat egin du orain Kukai Dantzak. Errenteriarrek alea jarri nahi dute Erromeria Egunean eta ekarpena Gelajauziak ikuskizuneko pasarte pare batekin egingo dute. Zumardian izango da hori larunbatean 13:00etan. Aurretik, castellersak arituko dira, 12:45ean, eta ondoren berriz Aiko taldea.

Gelajauziak, soinu zaharraren eta jauzien gaineko ikuskizuna da, aproposa oso egunerako. Ikuskizun horrekin bi Max sari lortu zituen Kukai Dantzak 2015ean.

Kukai Dantzak izen handi bat gehiago jarriko du larunbaterako osatu duten luxuzko kartelean. Goiz guztian zehar, berriz, trikitilariak, txistulariak, gaiteroak, joaldunak, Kataluniako castellersak, eta Aiko taldea arituko dira herriko kaleetan zehar. Arratsaldean berriz,  Andoitz Antzizar, Arakitz Miner,  Iñaki Letamendia eta Quico Pugesen eskutik dantzaldia izango da gonbidatu bereziekin, gainera, Maider Zabalegi, Maixa Lizarribar, Asier Gozategi, eta Itsaso Elizagoien.

Ez dago ekarpenik

Egin iruzkin bat

*

*


*

 

Albiste irakurrienak

Send this to friend