Gora Xanistebanak herri krosa, festak bero-bero hasteko

Lehenengo aldiz egingo dute lasterketa, abuztuaren 2an; izena eman daiteke, eta lehen ehun parte hartzaileek toalla bat jasoko dute
xanistebanak krosa

Urte bateko hutsunearen ondoren, lasterketa itzuliko da, beste formatu batekin.

Iazko xanistebanetan ez zuten lasterketarik egin, baina aurten korri egiteko zaletasuna dutenak lasai egoteko moduan dira. Gora Xanistebanak herri krosa estreinakoz egingo dute.

Festak ofizialki hasi baino hiru ordu lehenago egingo dute helduentzako krosa, xanistebanak modu osasuntsuan hasteko. Haurrena, berriz, 16:30ean hasiko da.

Bost kilometroko ibilbidea osatu beharko dute, zirkuituari bi buelta emanda. Done Eztebe plazan hasiko da proba, eta txosnetatik behera Tartaloraino joango dira, ezkerretara joateko. Handik hilerri aldera joango dira, barraka gunea pasa eta Belutenetik berriro plazara bueltatzeko.

Izena emateko aukera

Lasterka egin nahi duenak izena eman dezake, Herrikrosaren webgunean. Banaka eman beharko da izena, baina gero, egunean bertan, launako taldeak osa daitezke.

Esfortzua sarituko duen oparirik ez da faltako. Izena ematen duten lehenengo ehunek toalla bat jasoko dute, eta egunean bertan ere hainbat opari jasoko dituzte helduek zein hamabi urte arteko haurrek. Gazteenen kasuan, egunean bertan eman beharko dute izena, dohain.

Beraz, gauean musikarekin batera oinak mugitzeko aukeraz gain, aurten ere, txupinazoa baino lehen egongo da besterik.

Ez dago ekarpenik

Egin iruzkin bat

*

*


*

 

Albiste irakurrienak

Send this to friend