Trintxerpen zirrarak lehertzear

Ordu gutxi falta dira Trintxerpeko jaiak hasteko. 18:30ean entzungo du lehen suziria eta 20:00etan bigarrena. Lehenago eta ondoren, ordea, hamaika ekintza egongo dira.

Bost eguneko egitaraua antolatu du Jai Batzordeak trintxerpetarrentzat eta hurbiltzen den ororentzat. Gaur bertan hasiko dira jaiak haurrentzako jolasekin zein buruhandi eta erraldoiekin. Txupina botatzeko aukera ere eman diete Korkoiburuek eta 18:30ean egingo dute Gudari plazan, holi festa koloretsua lehertu aurretik. Nagusiek, ordea, 18:45ean hasiko dute jaia. Alkate jauna eta alkate andrea omenduz, Angel Ouviña eta Kontxi Errondosoro, hain zuzen ere. 20:00etan haiek botako dute suziria. Ondoren danborrada eta areto-futboleko finalerdiak egongo dira eta eguna amaitzeko karaokea Korkoiburuen txosnan. Egitarau osoa hemen.

Aurten Korkoiburuek egitarau propioa atera dute eta berrikuntzak eskainiko dituztela adierazi dute. Bihar, hilak 13, elektrotxaranga eta kontzertuak eskainiko dituzte txosnan: K.O Etiliko eta Josetxu Piperrak & The Riber Rock Band. Larunbatean herri bazkaria antolatu dute eta arrakasta handia izan duela adierazi dute, 150 lagunek eman baitute izena jada. Gauean 80 eta 90.hamarkadei eskainitako festa egongo da gunean.

Jai Batzordeak haurrentzako tailerrak eta Patxi Perezekin erromeria antolatu ditu ostiralerako. Toka eta bote txapelketa larunbaterako eta haurren danborrada, herri kirolak, sardina jana eta sagardo dastaketa, besteak beste. Igande eta astelehenean ere jarraituko du festak. Egitaraua osorik ikusteko hemen dago aukera.

 

 

 

 

Ez dago ekarpenik

Egin iruzkin bat

*

*


*

 

Albiste irakurrienak

Send this to friend