Espainiako poliziak Errenteria arpilatu zuela 40 urte bete dira gaur
Miranda de Ebrotik (Burgos) heldu zen erreserbako konpainiak Teo gozotegia ez ezik, bidean harrapatu zuen guztia, herria, arpilatu zuen.
Poliziak, Teo gozotegian lapurtzen.
40 urte pasa dira irudi hau garaiko egunkarietan lau haizetara zabaldu zenetik. Espainiako Poliziak Zumardian zegoen Teo gozotegiaren erakusleihoa apurtu, eta bertan ziren pastelak lapurtu zituen. Miranda de Ebrotik (Burgos) heldu zen erreserbako konpainiak Teo gozotegia ez ezik, bidean harrapatu zuen guztia, herria, arpilatu zuen.
Erakusleihoak txikitu zituzten, gozogintza produktuak, erloju eta irratiak lapurtu, atarietako kristalak txikitu, Aralar kaleko 1. atariko igogailuan ke potoak bota, eta ondoko atarian pixa eta kaka ere egin zuten.
40 urte geroago, irudi horiek, errenteriar askoren gogoan dira oraindik.
Joxe Iriarte Bikila-k aurtengo
Oarso aldizkarian bildu ditu egun hartakoak.