[Galeria eta bideoa] Errenteriaren tamainan, erraldoiak
Errenteriaren tamainan, handia izan da Erein Kultur Elkarteak antolatu duen Erraldoi eta buruhandien topaketa. Xanti eta Maialen izan dira bertan eta ahiekin batera, dultzaineroak, txistulariak, Kataluniatik heldutako Colla Gegantera Maials konpartsa, Lezo, Pasaia, Añorga, Artika (Nafarroa), Arai (Gazteiz), Pontika eta Galtzarabordako erraldoiak.
Bigarren eguna dute madalenek gaurkoa, eta jai giroa izaten ari da nagusi. Atzo Gaueko danborrada handia izan zen gaueko protagonista, eta ondoren zezen suzkoak eta Doctor Deseoren kontzertua. Rock talde bilbotarrak txikia utzi zuen Zumardia.
Gaur berriz, Errenteriaren tamainan, handia izan da Erein Kultur Elkarteak antolatu duen Erraldoi eta buruhandien topaketa. Xanti eta Maialen izan dira bertan eta ahiekin batera, dultzaineroak, txistulariak, Kataluniatik heldutako Colla Gegantera Maials konpartsa, Lezo, Pasaia, Añorga, Artika (Nafarroa), Arai (Gazteiz), Pontika eta Galtzarabordako erraldoiak. Txiki utzi dute Errenteria, eta txikienek gozatu dute, baina baita helduek ere, ikuskizun paregabea eskaini dutelako erraldoi guztiek herriko erdialdeko kaleetan barrena.
Une bereziena, Xanti eta Maialenek EMKE Bandarekin batera diana dantzatu dutenekoa izan da. Herriko bi erraldoi kutunak aritu dira bakarrik lehenik, eta gero gainontzeko erraldoiek egin dute bat Foru plazan. EMKE Bandaren Madalen Eguneko kontzertua jarraitzera hamarnaka eta hamarnaka lagun bildu dira.
Zumardian berriz, herri kirolak izan dira nagusi, eta arratsaldean haurren danbor festak hartu ditu kaleak. Danbor eta barril hotsez dantzatu dituzte bazterrak.
Yogurinha eta DJ2ttorrek jarriko dute giroa gauen Lino gunean OaingozHau mugimenduaren eskutik 22:00etatik aurrera. Panier gunean berriz, D’Capricho kubatarrak arituko dira 22:00etan hasita. Su artifizialen lehen txanda izango da gaurkoa Zaragozana Pirotecniaren eskutik 23:00etan eta 01:00etan bi kontzertu aukeran: O’Funkillo talde sevillarra Zumardian, eta Anita Parker eta La Furia Lino gunean.
Kuadrillen olatu erraldoia bihar
Kuadrillenak izango dira bihar madalenak, eta aurten ere, olatu erraldoia osatuko dute. 1.500 lagun bilduko dira Agirre Lehendakariaren plazan egingo duten bazkarian eta ondorengo poteoan.
Erein Kultur Elkarteak, gainera, Zezen suzkoen Entzierroa antolatu du estreinakoz. Maria Lezo kaletik irtengo da 00:00etan, eta Foru Plaza eta Madalena kalea pasata, Herriko plazan amaituko da. Egitarau osoa, hemen kontsulta daiteke.
Ondoko galerian, gaueko danborrada handia, zezen suzkoa, Doctor Deseo, Erraldoien Topaketa, Herri Kirolak, EMKE Bandaren kontzertua, eta haurren danbor jaiaren irudiak.
Azken berriak
Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.
Hasi saioa HITZAkide gisa
Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.
HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA
Zure kontua ongi sortu da.
Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.