Trasonan (Asturias) jokatzen da asteburu honetan Esprint Olinpikoko Espainiako Haur eta Kadeteen Txapelketa. Pasaitar batek, errenteriar batek eta bi oiartzuarrek parte hartuko dute bertan.
Iñaki Lois, Eider Irazu, Maddi Tarragona eta Aiora Irazu. Martin Benavides eta Laura Zunzunegi.
Trasonan (Asturias) jokatzen da asteburu honetan Esprint Olinpikoko Espainiako Haur eta Kadeteen Txapelketa. Pasaitar batek, errenteriar batek eta bi oiartzuarrek parte hartuko dute bertan.
Donostia Kayak taldeko kide izanik ere, Pasaiako portutik abiatutako espedizioa izango da asteburuan piraguismoan eskualdea defendatuko duen taldea. Eider Irazu eta Aiora Irazu Oiartzundik, Laura Zunzunegi Pasaiatik, Maddi Tarragona erretneriatik eta Martin Benavides Herreratik. Entrenatzailea ere pasaitarra da, Iñaki Lois.
K-1 zein K-2 probetan arituko dira. K-2an Eider Irazuk eta Tarragonak osatuko dute haurren kategoriako taldea eta Aiora Irazuk eta Zunzunegik kadeteetakoa. Aurten domina bat baino gehiago lortu dutela adierazi dute, beraz, astebururako ere aukerak dituztela. Zunzunegi, Espainiako txapelduna izan zen neguko txapelketan; 5.000 metro egin zituen orduan. Asteburuan, baina, 1.000 eta 500 metroko probak gainditu beharko dituzte.