Festen hasieraren aurretik, bost kilometroko krosa egin zuten Oiartzungo kaskoaren bueltan; 92 helduk hartu zuten parte
Herriko kaskoari bi buelta eman zizkioten.
Festetan gorputza zigortzeko ohitura dago, baina baita osasuntsu mantentzekoa ere. Ideia horrekin —bestea albo batera utzi gabe— atera ziren hamarnaka korrikalari gazte eta ez hain gazte. Iaz, atletismo proben hutsunea egonda, aurten Gora Xanitebanak krosa lehen aldiz antolatu dute.
Lehendabizi haurren bi proba egin zituzten, adinetan sailkatuta. 17:00ak inguruan atera ziren helduak, bost kilometro pasatxo egiteko. 92 lasterkarik hartu zuten parte guztira. Azkarrenak Sergio Roman Bermejo hernaniarra eta Ana Cruz Oyarzabal pasaitarra izan ziren, bakoitza bere kategorian. Podiumean lagundu zituzten Jon Ander Cabero Gastaminzak eta Imanol Gonzalez Getek, alde batetik, eta Maria Teresa Hernandez Dominguez eta Inma Cruz Oyarzabalek, bestetik (sailkapen osoa ikusteko,
sakatu esteka honetan).
[Argazkiak errepikatzen hastean, sakatu irudi txikien azpian dagoen
Older photos-en, gehiago ikusteko]