3. Mailako estreinaldian, galdu arren, itxura ona eman dute zuri-gorriek.
Asteburuan hasi da denboraldia Pasaia K.E-ko talde nagusiarentzat. Etxean eta Sestaoren kontra jokatuta estreinatu dira zuri-gorriak 3. Mailan. 1-2 galdu dute, baina pasaitarren hamaikakoa oso lehiakor aritu da zelaian, eta jokalari, tekniko eta zaleak kontent irten dira Don Boscotik (Jesus Mari Zamora zelaia izendatuta lehengo ekainaz geroztik) taldeak eman duen itxurarekin ase.
Partidaren lehen zatian aurreratu zen Sestao, eta Zabaletak 50. minutuan lortu zuen banakoa pasaitarrentzat. Hortik aurrera bi taldeek sortu dituzte gol aukerak, nahiz eta, zoritxarrez, soilik Sestaok asmatu atean.
Hurrengo partida igandean du Pasaiak K.Ek, Portugaleten, 11:30ean.
Lehen partidako baloia Iparra tabernak eman du eta zozketan saritutako zenbakia 301 izan da.