Basterretxearen eskultura berriztatzen ari dira
Pasaiako ikur, eskultoreak, itsasoan zendutako arrantzaleen omenez eta barrutien arteko anaitasunaren alde eraiki zuen.
Pasaiako bokalera begira eta garai bateko Torrea zegoen toki berean kokatua, Pasaiako ikur ezegunenetakoa da Basterretxearen eskultura.
San Pedroko Torrean dago, badiaren bi aldeak lotzeko dagoen txaluparen ontziralekuaren goialdean, eta Nestor Basterretxeak berak adieraz zuenez, eskulturaren formek “dinamismoa eta borondate komuna” adierazten dute.
Homenaje a la hermandad entre los tres Pasajes en el recuerdo de sus hijos muertos en el mar. Horixe eskulturaren izena. 1972. urtean eraiki zuten, eta 15 metroko garaiera du.
Ziurrenik Pasaiako ikur enblematikoenetakoa, udalak eta foru aldundiak eskultura berriztatzeko lanak egingo dituzte elkarlanean.
Eskultore eta arkitektoek bereziki baloratzen dituzte artelanaren kolore berezia eta ezaugarri kimikoak. Adituek uste dute
corten izeneko altzairuz eraikia dela, ziurrenik korrosio atmosferikotik babesteko.