Migranteei laguntza ematen ari dira Oihartzun Guk-eko kideak. Herritarrei dei zabala egin diete berriz ere haientzat arropa eman dezaten.
Migrante talde bat, uztaila bukaeran, Irungo udaletxearen atarian.
Oihartzun Guk-ek Irunen daude migranteentzat arropa biltzeko aukera berria eman die oiartzuarrei: bihar (asteartea, hilak 28) jasoko dute arropa Kataxulo Gaztetxian, 10:00etatik 14:00etara. Arropa uzteko azken aukera da.
Irunera iritsi diren migranteen egoerarekin kezkatuta, Oihartzun Guk-ek hainbat iniziatiba egin ditu abuztuan zehar. Hala, hilaren 21 eta 23an arropa bilketak egin zituzten, arrakastatsuak izan zirenak. Gainera, 23an ere, Irungo pertsona migranteen aldeko taldeko kideek hitzaldia eman zuten Kataxulon bertan, egoera zertan den adierazteko.
Bereziki behar denaren zerrenda helarazi dute ekinaldiaren sustatzaileek (beheko zerrendan). Arropa garbia eta hausturarik gabekoa izatea eskatu dute:
- Oinetakoak (gizonentzat, 40-48 tailakoak. Irunera iritsi diren pertsona gehienak gizonak dira).
- Galtzak (S-M-L neurrietakoak).
- Gerrikoak.
- Elastikoak eta alkandorak.
- Jertseak.
- Lo zakuak eta mantak.
- Motxila ertainak.
- Hotzerako arropa.
- Xirak.
- Barruko arropa (mudak)
- Sakelako telefonoak (erabil daitezkeenak).