San Pantaleon de Losatik (Burgos, Espainia) Santa Colomara (Errioxa, Espainia) egingo dute bidea, eta bidean Quintanilla-Montecabezas eta Rufrancos herrietatik pasako dira.
Quintanilla-Montecabezas Burgosko herria zeharkatuko dute ibilaldian, besteak beste.
Urdaburu Mendizale Elkarteak GR 85 edo Zentzumenaren bidearen laugarren etapa antolatu du irailaren 15erako. San Pantaleon de Losatik (Burgos, Espainia) Santa Colomara (Errioxa, Espainia) egingo dute bidea, eta bidean Quintanilla-Montecabezas eta Rufrancos herrietatik pasako dira. Zeharkaldia 5 ordukoa izango da.
Irteera 07:30ean egingo dute Zumardiko autobus geltokitik. Izena eman nahi dutenek Urdaburu Mendizale Elkartearen egoitzara jo behar dute astearte eta ostegunetan 19:00etatik 21:30era, edo 943 52 78 79 telefono zenbakira deitu egun eta ordutegi berean.