Produktu Ekologikoen Azokak hartuko du Zumardia

Produktu ekologikoak ikusi eta erosteko aukera izango da azokan izango diren hamasei postuetan.

Larunbatean eguerdira arte egingo dute azoka ekologikoa zumardian.

Laugarren azoka ekologikoa antolatu dute larunbatean Biolurrek, Behemendik, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Errenteriako Udalak. Produktu ekologikoak ikusi eta erosteko aukera izango da azokan izango diren hamasei postuetan.

Baratzeko produktuak ez dira ikusi ahal izango diren bakarrak izango: marmelada eta kontserbak, ogia, lekaleak, ardoa, olioa, gazta, arropa… Hori bai, garaiko baratzeko barazkiak ere ez dira faltako. Guztiak zertifikazio ekologikoarekin.

Zumardiak hartuko du azoka, aurreko ekinaldietan bezala, goizez, 10:00etatik 14:00etara izango baita zabalik. Kontsumitzaileek zuzenean erosteko aukera izango dute, bitartekaririk gabe. Azoka ekologikoaren bidez kontsumo osasuntsua sustatzeaz gain, kontsumitzaileek ekoizleekin harremana izatea bultzatu nahi dute antolatzaileek. Azokan izango diren produktuek bi ezaugarri berezi dituzte: era ekologiakoan ekoiztuak eta era artisauan elaboratu direla:”Natura, animalia eta gizakien osasuna eta etorkizuna errespetatuz eta kaltetu gabe ekoiztuak zian dira. Bere ekoizpen prozesuan ez da produktu kimiko edo toxikorik erabiltzen, eta eraldaketa transgenikorik gabe sortutako ekoizpenak dira”.

Ekoizpen ekologikoen abantailak asko direla erantsi dute antolatzaileek, “etorkizuna zaintzen ari gara, eta  gure osasunaz gain ingurumena ere zaintzen da”.

Tailerra
Salmentarako postuak bai, baina ikusi eta ikasteko aukera ere eskainiko dute antolatzaileek. Zehazki, Udako hartzituak eta saltsa probiotikoen tailerra eskainiko du Helenka Santos Belmontek, 11:00etan hasita, Zumardian bertan. Garaiko produktu osasuntsuak kusi, ikasi eta erosteko aukera paregabea, larunbatean.

Ez dago ekarpenik

Egin iruzkin bat

*

*


*

 

Albiste irakurrienak

Send this to friend