Oiartzun ibaiaren estabilizazio lanak egingo ditu URA-k Lartzabalen

Oiartzun Ibaia Lartzabalen.

Lartzabal auzoko ibai ertzaren ezker aldeko estabilizazio lanak hasiko ditu URA agentziak aste honetan. Ubidean bertan hainbat deflektore jarriko ditu ibaia bazterrean hasitako erosio eta lur galeretatik babesteko. Lanak direla eta, hainbat ibilgailu astun pasatzea ekarriko duela eta Fanderia auzoan platanondo batzuk moztea eramango du.

Azaroan berriz, Oiartzun ibaiaren ingurunea lehengoratzeko hirugarren faseko obrak hasiko ditu hainbat ekintzekin. Uraren Euskal Agentziak Lartzabalgo eremua Araba, Bizkai eta Gipuzkoako arroen eremuko Uholde Arrisku Handiko Eremua (UAHE) deal esan zuen. Azken urteetan zehar hainbat jarduketa egin dira Oiartzun ibaiaren habitata hobetze aldera: Fanderiako arrapala, ur beltzak eta uraren kalitatea saneatzeko hobekuntzak, izokin arruntaren itzulera, eta Fanderia-Lartzabalgo ibaia birgaitzeko lanen lehenengo eta bigarren faseak.

Ez dago ekarpenik

Egin iruzkin bat

*

*


*

 

Albiste irakurrienak

Send this to friend