Antxeta elkartearen 30. urteurrenaren festan parte hartuko du Otegik
Arnaldo Otegi, Oiartzunen, han eskaini zuen hitzaldia bitartean.
Arnaldo Otegirekin ekitaldia iragarri du Pasaiako EH Bilduk larunbaterako (hilak 15), “ikasturte politikoari hasiera emateko”. 12:00etan izango da ekitaldia, Trintxerpeko Gudarien Enparantzan.
Eguerdiko ekitaldia bukatuta, Otegi, Antxeta elkartearen 30. urteurren festara batuko da. Han, 13:00etarako beste ekitaldi bat iragarrita dago. Otegi eta Felix Soto mintzatuko dira Antxetan, eta bien interbentzioa bukatuta luntxa eta elektrotxaranga izango dira.
Antzerki emanaldi bat ere antolatu du Antxetak elkartearen XXX. urteurrena ospatzeko, San Pedroko Patata Tropikala antzerki taldearekin. 12:00etan, Erreka plazan,
Azken eguzkilorea antzeztuko dute Iker Etxarri eta konpainiak.
Andoni Oilokiegi sanjuandarraren kantaldiak itxiko du Antxeta elkartearen festa egitaraua, 19:00etan, herri parrilada bitartean.