Musika jaialdiko lehen notak Alabergan larunbatean
Hasi dira motorrak berotzen Atlantikaldirako. Larunbat honetan kontzertua egongo da Alabergan.
Irailaren azken aurreko asteburuan ospatuko dute Atlantikaldia deritzon kultur topagune eta musika jaialdia. Horren harira, kontzertua egingo dute larunbat honetan Alabergan.
Motorrak berotzen hasiak dira Errenteriako jaialdi esanguratsu honetarako. Antolakuntzaren helburua, jaialdia baino lehen herritarrak aktibatu eta auzoetara zabaltzea da. Irailaren 8an Duo Jadek jo zuen Beraunen eta larunbat honetan, hilak 15, kontzertua antolatu dute Alabergako beheko plazarako: Iker Piris & Marc Chayes. 20:30etan hasiko da.