[GALERIA ETA BIDEOAK] Egun handian, festatzarra

i-14 Eguna ospatzen ari dira gaur Lezoko kuadrillak, Santakrutz Eguna, festetako egun handia. Eguerdian eman diote hasiera festari, Gurutze Santuaren plazan, udaletxeko balkoitik suziria botaz eta bertsotan.

Bitartean, plazan, kuadrilla piloa elkartu dira, adinean askotarikoak, eta den denak festa giroan. Helburua festari hasiera ema eta talde argazkia egitea. Herri bazkariaren atarikoak izan dira. Ondoren Herri Eskolaren jolastokian bildu dira denak, arrantzaleak eta tartekoak, tripa ondo betetzera, eta datozen ordu zoroetarako indarra biltzera. Mahaien bueltan izan da nahikoa saltsa, eta ez soilik plateretan.

Formalagoak, erretiratu eta adinekoak. Lezoko Santo Kriston Meza Ospatuz hasi dute askok festa, ondoren herri kirolen erakustaldian elkartzeko. Ohiturak lege, ez denontzat baina bai askorentzat. Gaurkoan, aizkoran, Fausto Mugerza eta Aitzol Atutxa, eta harria altxatzen, Inazio Perurena. Aperitibaren ordukoak bukatuta Etxeberri jatetxe aldera abiatu dira, han bazkaltzera.

Festetako egun handia izaki, gaur, luze joko du jaiak, eta egitarauan, hamaika ekitaldi aukeran. Arratsaldean pilota txapelketako finala (17:30); buruhandi eta erraldoiak (18:00); dantzaldia Akerbeltz taldearekin (19:00); eta DJ Bull aukeran (23:00), besteak beste.

Egitaraua

Ez dago ekarpenik

Egin iruzkin bat

*

*


*

 

Albiste irakurrienak

Send this to friend