Gazte-Kemena, 25 urte abesteari utzi gabe

Gazte-Kemena abesbatza Gabon Abesti LEhiaketan

Aurten mende laurdena bete du Gazte-Kemena abesbatzak. Urte berezia izango dela aurreratu dute, Gipuzkoako Gabon Abesti Lehiaketarako erronka jarri diote euren buruari, bertan parte hartzen baitute urtero, azken 25 urteetan.

Urte berezi honetan une “eder eta hunkigarriak” utzi nahi dituztela adierazi du Xabier Vesga abesbatzako zuzendariak eta horretan ari direla ahaleginetan. Taldea jaio zenetik ez dute Gipuzkoako Gabon Abesti lehiaketan inoiz hutsik egin. Urteren batean, gainera, garaipena lortu izan dute eta beste zenbaitetan ohorezko postuak.

Aurtengoari begira daude jada, “bereziagoa” egiteko asmotan. Aurten, abesbatzatik pasa diren kide guztiak animatu nahi dituzte haiekin parte hartzera. Ereintza Elkarteak antolatutako lehiaketa horretara 100 pertsona eraman nahi dituzte gutxienez. “Aitzakiarik ez dadila egon aurten denbora pixka bat atera eta gurekin parte hartzera animatzeko”, dio Vesgak.

Lehiaketa abenduaren 29an izango da eta ondoren afaria eta ospakizuna antolatuko dutela ziurtatu dute. Entseguak, hori bai, urriaren hirugarren astean hasiko dituzte.

Ez dago ekarpenik

Egin iruzkin bat

*

*


*

 

Albiste irakurrienak

Send this to friend