Lezoko ludotekan izena eman daiteke
Lezoko ludotekan izena emateko zabalik dago. Urriaren 1ean hasiko ditu jarduerak, astegunetan 16:30etik 19:30era. 50 plazako muga du.
Zabalik dago Lezoko ludotekan izena emateko aukera. 3-10 adin tarteko haurrentzat da eskaintza, gehienez 50 plazarekin; izen emateen kopuruak 50ekoa gaindituko balu, zozketa egingo litzateke izena eman dutenen artean plaza horiek esleitzeko. 50 euroko kostua du urteko matrikulak. Izena emateko derrigorrez bete beharreko baldintzak daude: haurrek Lezon erroldatuta egon behar dute, edo herriko ikastetxeetan matrikulatuta egon behar dute. Matrikulak 50 euroko prezioa duen arren, onurak izango dituzte zenbateko horretan familia ugariko kide diren haurrek, nahiz prestazio ekonomikoren bat jasotzen dutenek. Urriaren 1etik 2019ko maiatzaren 31ra izango da martxan ludoteka. 16:30etik 19:30era izaten da zabalik astelehenetik ostiralera. Informazio gehiagorako edo eskaera orria eskuratzeko