Oiartzungo Udalak Euskaraldiarekin bat egin du
Udalbatza osoak bat egin du Euskaraldiarekin; "erantzukizunez eta eredugarritasunez" jokatuko dutela esan dute
- Oiartzungo udalbatzak bat egiten du Euskaraldiarekin eta ekimenaren sustatzaile izango da. Erantzukizunez eta eredugarritasunez jokatzeko konpromisoa hartzen du.
- Ordezkari politikoon egiteko nagusia izango da Euskaraldiaren markoan eta, bereziki, udal barruan ekimena zabaltzea. Ekimen honetan ahalik eta ahobizi eta belarriprest gehien aktibatzeko urratsak emango ditugu, arduradun politikoak izan edo langileak izan.
- Ahobiziok euskara ulertzen duten guztiekin euskaraz aritzeko konpromisoa hartzen dugu.
- Belarriprestok gainerakoak gonbidatuko ditugu gurekin euskaraz egin dezaten, nahiz eta guk euskaraz edo gaztelaniaz erantzun.
- Oiartzungo Udalak neurriak hartuko ditu hizkuntza-praktika horiek posible izan daitezen eta praktika horiei etorkizunean eutsi ahal izateko.
- Oiartzungo Udalak, udal barruan ez ezik udalerrian ere, ekimenaren sustatzaile gisa, herritarrak gonbidatuko ditu Euskaraldiko ekimenetan parte har dezaten eta izena emateko bideak erraztuko ditu.
- Oiartzungo Udalak bat egiten du ekimena Gipuzkoan elkarrekin, elkarlanean eta batera garatzearekin, lurralde mailako politika bateratu bati begira, ahalik eta udal gehienetan, mankomunitateetan, Gipuzkoako Foru Aldundian eta Gipuzkoako Batzar Nagusietan.