Festak San Pedron, eta Donibanen, gaur, eskubaloi taldeen aurkezpena eta Jaizkibelgo Igoera igandean.
Festetako ekitaldi asko ospatuko dituzte Arraunlaria kalean, eta horregatik trafikorako itxita egongo da ingurua.
Trafikoan eragina izango duten ekitaldi asko daude iragarrita asteburu honetarako Pasaian. Donibane Eskubaloiak festa bat antolatu du gaurko Santiago plazan, bere
taldeen aurkezpena egiteko, eta hori dela eta 21:00ak bitartean ezingo da autoz hirigune historikoan sartu.
Horrez gain, Nabalaldea osoa iganderako autoz libre egon behar duela iragarri du udalak,
Jaizkibelgo Igoeran parte hartuko duten autoak bertan aparkatuko dituztelako. Bihar, 22:00etatik aurrera ezin da bertan aparkatu, eta autoak ordu horretarako atera behar dira handik.
Badiaren beste aldean
Sanpedro Txikiak ospatuko dituzte asteburuan, eta ondorioz, Arraunlari kalea itxiko da zirkulazioarentzat, gaur 17:00etatik aurrera eta bihar eta etzi, 11:00etatik aurrera. Horrez gain, aparkaleku berriak egokituko dituzte Bou Nabarrako parkingaren hirugarren pisuan eta Izotz Fabrika izandakoaren orubean igandeko 23:00ak bitartean.