Oarsoaldea Igeriketa taldeko sei kideri aitortza egin diete Ordizian egin den Igeriketaren Galan. Klubak igerilariak eta laguntzaile guztiak zoriondu ditu.
Oarsoaldea Igeriketa Kirol Elkarteko kideak, Ordiziako galan.
Oarsoaldea Igeriketa Kirol Elkarteak sasoi handia egin du. Eta hori Gipuzkoako Igeriketa Federazioak kontuan hartu, eta kirol elkarteko hainbat kide saritu egin ditu. Sariak larunbatean eman zituen, Ordizian egin zen Igeriketako Galan.
Bertan, denboraldian egindakoagatik Oarsoaldeko sei igerilari goraipatu zituzten: Lide Larrea, Leire Arozena, Lucia Cemborain, Gemma Lazaro, Elene Perez eta Jorge Ortega (goiko argazkian ordena horretan daude).
Kirol elkarteak igerilariak zoriondu ditu, baita kirol klubak aurrera egin dezan laguntzen dutenei ere, tartean gurasoei eta bestelakoei, “itzalean egiten duten lan guztiagatik”.