Larunbatean lehiatuko da Santesteban Eliteko Emakumeen txirrindularitza proban Munduko txapelketan.
Ane Santesteban, Flandrian. (Argazkia: Anton Vos).
Ane Santesteban txirrindulari errenteriarra munduko txapelketan da. Atzo hasi zen Innsbrucken (Austria), baina larunbatera arte ez da lehiatuko Espainiako selekzioarekin Santesteban. 12:10ean hasiko da 162,3 kilometroko lasterketa.
Ale Cipollini taldearekin lehiatzen jarraitzen du Santestebanek, baina laburrean, WNT-Rotor taldearekin hasiko da, azken horrek fitxatu baitu. Denboraldi bikaina egin du errenteriarrak, besteak beste, bederatzigarren sailkatu zen Giroan, eta bigarren da Top Ciclo 21 sailkapenean. Insbrucken, Mavi garcia, Alicia Gonzalez, Lorena Llamas, Eider Merino (Movistar), eta Cristina Martinez (Bizkaia Durango Euskadi Murias) txirrindulariekin osatutako taldean arituko da Santesteban.