Elkarte asko elkartu dira Ulian ehiza debekatzearen alde; argazkian elkarte horietako askoren ordezkariak Uliara egindako azken irteeran.
Uliako 46 ehiza postuak erabileratik kanpo utzi dituzte, eta aurrerantzean ez da bertan hegazti migratzailerik ehizatzerik izango. Debekua behin behinekoa zen duela sei urtetik, ehiztari eta erakundeen arteko gatazkak luze jo duelako epaitegietan.
Azkenean, baina, aldundiak bere egin du ehiza debekatzearen aldekoek askotan plazaratu dituzten argudioak, eta ehiza debekatzea erabaki du. Segurtasun arazoak dira, nagusiki argudiatutakoa, Ulia mendiak parke izaera duelako eta jende asko ibili ohi delako ehiza postuetatik oso gertu.