Alipendi taldearen kontra jokatuko dute, larunbatean.
Euskal Kopatik erori arren, gogotsu daude Antxoko Areto Futbol taldeko kideek denboraldiari ekiteko. Lehengo asteburuan lehiatu dira antxotarrak Euskal Kopan, Batzarre taldearen kontra, Donibaneko kiroldegian. Kanporaketa partida bakarrera zen, eta partida bina berdindu arren, penaltietan erabaki zen. Orduan hartu zien aurre Batzarrek antxotarrei, 3-5 irabazita.
Edonola ere, kontent daude zuzendaritzan taldeak erakutsitako jarrerarekin. Gol aukera asko sortu zituzten Donibaneko kiroldegian lehiatu zen neurketan, eta partidaren azkenera arte aurretik joan ziren markagailuan.
Sentsazio on horiek lagunduta ekingo diote larunbatean denboraldiari Afantxo taldekoek. Araian dute denboraldiko lehen partida, Alipendi taldearen kontra, eta ohi bezala zaleak haizatuta zelairatuko dira.
Bazkide kanpaina egin dute udan areto futbol taldekoek eta 450 bazkide lortu dituzte.