Antxoko kantu jira, Gure Zumardian.
Udazkena iritsi da, eta pixkanaka martxan hasiak dira herriko elkarteak, tartean Antxoko kantu jira. Entseguekin hasiko direla iragarri dute antolatzaileek, eta herritarrak parte hartzera animatu nahi dituzte. Lehen entsegua urriaren 2an dute, 19:00etan, Azokan, eta kantatzea gustuko duen edonork parte har dezake, adin mugarik gabe.
Antxoko kantu jira, normalean, hileko hirugarren ostiraletan irteten da kalera, arratsean, barrutiko bazterrak euskal kantu tradizionalekin girotzera.