Arrauna probatu edo horretan hasi nahi duen orori gonbita luzatu dio elkarteak bere egoitzara bertaratu dadin.
Harrobia lantzen jarraitzekoa smoa du Hibaikak ikasturte berrian. Argazkia: Juan Orereta
Hasi du ikasturte berria Hibaikak, eta aurten ere, harrobia sendotzea du lehentasun arraun elkarteak. Horren harira, arrauna probatu edo horretan hasi nahi duen orori gonbita luzatu dio elkarteak bere egoitzara bertaratu dadin. 11 urte edo gehiago dituztenek, astelehen, asteazken eta ostiraletan azaldu daitezke Iztietako Mataderoan 18:00etan, ordu horretan egiten dituzte–eta entrenamenduak.
Senior Mailakoak ere egun eta ordu berean azaldu daitezke. Azken horiek ez dira urrira arte entrenatzen hasiko, baina informazioa jaso eta arraunera gerturatzeko aukera izango du. Harrobia lantzen jarraitzeko asmoa azaldu du Hibaikak, aurten ere, “gizon eta emakume traineruak, etorkizunean ere herriko neska mutilek osatzea nahi dugulako”.