Elizalde Herri Eskolak bertso-bazkaria egingo du urriaren 6an; punta-puntako bertsolariak gonbidatuko dituzte
Arzallus, Egaña, Lujanbio eta Lizarralde, iazko bertso bazkarian [www.elizalde.eus].
Bosgarren urtez, Elizalde Herri Eskolak “kategoriako” bertso bazkari antolatu du. Urriaren 6an izango da, ikastetxean. Iazko protagonista berberek hartuko dute mikrofonoa: Ander Lizarraldek, Andoni Egañak, Alaia Martinek eta Amets Arzallusek.
Bazkaria 14:00etan hasiko da, eta sarrerak salgai daude. Honako tokietan eskura daitezke: Garmendi txokolategian, Amazkar tabernan, Kabitxo tabernan, Kastro Berri tabernan, Elorsoro kiroldegian eta herri ikastetxean bertan. Helduentzako hogei euroko prezioan egongo dira, hamabi euroan gazteentzako eta haurrek bost euro ordaindu beharko dituzte.
Bazkaldu ondoren, bertsoak ez ezik, haurrentzako jarduerak egongo direla jakinarazi du Elizalde Herri Eskolak.