Txotx&roll, San Fermin Txiki girotzeko
Ostiraletik igandera festak ospatuko dituzte Antxon.
Antxoko jai batzordeak San Fermin Txiki festetako egitaraua ezagutzera eman du. Ostiralean hasiko dira jaiak, eta igandean bukatu, eta tartean hamaika ekitaldi izango dira, adin guztietako herritarrekin pentsatuta. Ekitaldi nagusia, seguruenera, larunbateko herri bazkaria. Txox&roll izenarekin, sagardotegi menua izango da aukeran, 15 euroan helduentzat, eta 8 euroan haurrentzat. Txartelak salgai daude jada Kamio, Mimos, Dani eta Leunda tabernetan. Gastronomi lehiaketak ere izango dira tartean, nola ez, lehena, ostiralean. Tortilla txapelketa izango da Zaharren Biltokian. Igandean, berriz, pintxorik goxoena zeinek prestatutako, horixe erronka. Molinomariren bila jolasa, herri danborrada, sobakillo afaria, erraldoi eta buruhandiak, Burrunba taldekoen runba, bingoa, eta DJ Karlosek girotutako parranda… horiek eta beste asko aukeran, uztailan San Fermin gosez geratu zirenentzat.