Asteburuan jokatuko dituzte, Oiartzunen, bote luzeko finalerdiak
Gipuzkoako bi talde eta Iparralde eta Bizkaiko bana ariko dira ostiral eta larunbatean; Oiarpekoek bere kartelera jakinarazi dute
Bote Luzeko Euskal Herriko Txapelketaren hirugarren ekitaldia azkeneko partidatan sartu da. Ostiral eta larunbatean izango dira partidak, Beheko Plazako kantxan. Etzi arratsaldean, 19:15ean Bizkaiko eta Iparralde Ieko pilotariak neurtuko dira. Bizkaitarrak lehenengoak gelditu ziren A multzoan. Larunbat goizerako, berriz, utzi dute gipuzkoarren arteko lehia. Gipuzkoa Bi —B multzoko liderra— Gipuzkoa Bat-en kontra ariko da. 10:30etik aurrera ikus daiteke partida. Irabazleek txartel bana lortuko dute, hurrengo asteburuan jokatuko den finalerako. Oiarperen partidak Esku huskako diziplinan, berriz, Oiarpe pilota elkarteak asteburuan jokatu beharreko partiden kartelera ezagutarazi du. Hamalau partida jokatuko dituzte guztira, bihartik —osteguna— hasi eta igandera arte (