Mugimendu feministak elkarretaratzera deitu du bihar Maguette Mbeugouren hilketa salatzeko Niessen merkatalgunearen sarreran 19:00etan.
Bihar, osteguna, deitu du elkarretaratzera mugimendu feministak.
Maguette Mbeugou, 25 urteko emakumea da indarkeria matxistak Euskal Herrian eragin duen azken hildakoa. Bikotekidearen aurkako salaketa jarria zuen udaltzaingoan genero indarkeriagatik Mbeugouk. Bizilagunek eman zuten abisu eta etxean aurkitu zuten ertzainek hilotz emakumea atzo eguerdian. Mutrikun atxilotu zuten haren bikotekidea atzo arratsaldean bertan.
Euskal Herrian aurten izan den zazpigarren hilketa matxista da Mbeugourena.
Mugimendu feministak elkarretaratzera deitu du bihar Mbeugouren hilketa salatzeko Niessen merkatalgunearen sarreran 19:00etan, eta herritar guztiak deitu ditu parte hartzera.