Elkarretaratzera deitu du sindikatu abertzaleak 12:00etan Foru plazan Prekarietateak gaixotu eta hil egiten du goiburuarekin.
Prekarietatearen aurka elkarrateratzera deitu du LABek. Argazkia: Hamaika Telebista
Urte hasieratik 50 langile hil dira Euskal Herrian. Heriotza horien atzean, prekarietatea dagoela salatuko du Oarso Bidasoko LAB sindikatuak ostiralean Errenteria-Oreretan. Horretarako, elkarretaratzera deitu du sindikatu abertzaleak 12:00etan Foru plazan
Prekarietateak gaixotu eta hil egiten du goiburuarekin.
Sindikatuak eman dituen datuen arabera, Bizkaian hil dira langile gehien, 24; Nafarroa da bigarrena zerrenda ilun horretan, bertan 16 langile hil dira urtea hasi zenetik. LABek herritar guztiak deitu ditu prekarietatearen aurka egitera.