Komikiaren Astearen barruan 8-10 urte arteko haurrek komikiak lehen eskutike zagutu eta bat sortzeko aukera izango dute.
Komikiaren Astea antolatu du bibliotekak 8-10 urte arteko haurrentzat.
Udal bibliotekak ekintza ugari antolatu ditu datozen egunei begira.gaur bertan,
Nire osasuna biziki zainduz tailerra egingo dute bertan Paziente Bizia programaren barruan 19:00etan Xenpelar Etxean. Urrian hasita, eta azpi astez astean behin egingo dute tailer hori, gainera. tailerra, edozein gaixotasun kroniko duten pertsonei edo horien zaintzaile nagusiei zuzenduta dago.
Ostiralean, berriz (hilak 28) Rosa Rubio irundarrak
Hace 22 años liburua aurkeztuko du. Rubioren eleberriaren pasarte batzuk Errenterian kokatzen dira. Xenpelar Etxean izango da liburuaren aurkezpena, 19:00ean hasita.
Eskaintza biribiltzeko, berriz, Komikiaren Astea antolatu dute urriaren lehen astean. Komikia lehen eskutik ezagutu eta parte hartzaile bakoitzak bere komiki propioa egiteko aukera izango du. Iosu Mitxelena marrazkilari oiartzuarrak gidatuko du tailer hori urriaren 1etik 5era 17:30etik 19:30era, Xenpelar Etxean, eta 8-10 urte arteko haurrei zuzenduta dago. Azken horretarako izena liburutegian bertan eman beharko da.