Gaur (hilak 27) ospatzen da Itsasoaren Eguna, eta San Pedron hainbat jarduera antolatu dituzte.
Itsasontzia erakutsiko diete hurbiltzen direnei, eta elkartearen jardunaren berri eman.
Sentsibilizazio du helburu gaur nazioartean ospatzen den Ozeanoen Munduko Eguna, eta esparru horretan egiten du lan baita ere San Pedroko kaia atrakatuta izaten den
Mater Itsasontzi Museoan.
Ospakizunarekin bat eginez, 17:00etatik 19:00etara ateak zabalik egongo da
Mater EkoMuseoa, nahi duen edonork bisita dezan.
19:00etatik 20:00etara, beren eskifaiaren aurkezpen publikoa egingo dute, eta haiekin boluntario aritzeko gonbidapena luzatuko diete bertaratzen direnei.
Azkenik, 20:00etatik aurrera boluntarioentzako pintxopotea eskainiko dute itsasontzian bertan.