Aparkalekuei, garraio publikoari eta hainbat bideri eragingo diete trafiko aldaketek.
Garraioan ere aldaketak izango dira larunbatean,Bizipozaren Jaiaren harira. Argazkia: Sergio Ibañez.
Bizipozaren Jaia egingo dute larunbatean, eta horren harira, hainbat trafiko aldaketa ezarri ditu Udaltzaingoak. Ezingo da autoa Nafarroa Etorbidean aparkatu Zubiaurre zubia eta Santa Klara plazaren artean. Eremu horretan ezingo du ibilgailurik izan, bihar (ostirala) 15:00etatik larunbateko 19:00ak arte. Lousada- Arramendiko eremuan egun guztian zehar emango da aparkatzeko baimena.
Trafiko mozketak ere egingo dituzte. Galizia eta Santa Klara biribilguneen arteko tartea trafikoarentzat itxita egongo da larunbatean 07:30etik 18:00etara. Nafarroa etorbideko mozketak irauten duen bitartean, Oiartzun, Irun-Hondarribia norabidean doazen autobusak GI-636tik (bariantetik) desbideratuko dira, eta beraz, Zumardia, Gabierrota eta Lartzabalgo geltokiak bertan behera geldituko dira.
Fanderia auzoko Touring etorbideko autobus geltokia ere bertan behera geldituko da.
Gidariei aholkua egin diete bestalde, Udaltzaingotik, erdigunea ez diren hautazko bideak erabiltzeko, eta auzoetara heltzeko, berriz, Gi-636 bariantea) erabiltzeko.