Bilboko emakumearen hilketaren aurrean, amorrua
Elkarretaratzea egin zuten atzo arratsean Errenteria-Oreretan aste honetan Bilbon gizon batek emakume bat hil egin duelako.
Mugimendu Feministak deituta, hamarnaka herritar bildu ziren atzo arratsean Xabier Olaskoaga plazaren atarira, aste honetan Bilbon gizon batek emakume bat hil duelako amorrua eta samina adieraztera. Maguette Mbeugou zuen izena emakumeak. Maguette eraila, emakumeon kontrako indarkeriari aurre egin lelodun pankartaren ondora bildu ziren elkarretaratzean izan zirenak. Euskal Herrian aurten izan den zazpigarren hilketa matxista da Mbeugourena. Oarsoaldean, HITZAk oraino dituen datuen arabera,