1958an jaiotako lezoarrek bazkaria egingo dute

lezo

1958an jaiotako lezoarren bazkaria urriaren 27an da.

1958an jaiotako lezoarrak, hau da, aurten 60 urte bete edo bete behar dituztenek, bazkaria egingo dute urriaren 27an (larunbata) Pasai Donibaneko Txulotxo jatetxean. Deialdi irekia da urte horretan jaiotako lezoar guztientzat.

Bazkarirako izena emateko kontu korronte zenbaki batean 50 euroko diru sarrera egin behar dute interesdunek. Honakoa da kontu zenbakia: 3035 0125 10 1251033098 (Laboral Kutxa). Izena emateko epea urriaren 19ra arte dago zabalik.

Informazio gehiago nahi duenarentzat telefono zenbaki bat prestatu dute antolatzaileek: 687 058 818 (Lurdes).

Ez dago ekarpenik

Egin iruzkin bat

*

*


*

 

Albiste irakurrienak

Send this to friend