Abaraxkaren irekiera ospatuko dute ostiralean

Ludoteka ate irekien egunak ospatzen ari den egunotan, irekiera festa ospatuko dute; ostiral arratsaldean izango da
abaraxka irekiera

Ikasturtearen hasiera ospatuko dute ostiralean.

Abaraxka udal ludoteka bere eskaintza aurkezten ari da egunotan, ate irekien jardunaldien bitartez. Ikasturtearen hasiera ospatzeko, festa txiki bat egingo dute ludotekan, datorren ostiralean. 16:30ean hasiko da, ludotekaren egoitzan.

Jolasak, askaria eta musika egongo dira, eta gurasoek ludoteka ezagutzeko aukera izango dute. Izena eman nahi dutenek egun egokia izango dute ostiralekoa. Bi argazki eraman behar direla gogorarazi dute.

Ez dago ekarpenik

Egin iruzkin bat

*

*


*

 

Albiste irakurrienak

Send this to friend