[BIDEOA] Ingurumenean inpaktua duten portuaren jardueren berri jakinarazteko eskatu die udalak herritarrei

portua, kutsadura

Lehengo urriaren 3an, Pasai Antxon.

Askotan eta aspalditik. Kexa asko sorrarazten ditu portuaren aktibitateak badiaren bueltan. Zamalanetan, airea nondik jotzen duen, ikusgarriak izaten dira sortzen diren askotariko hauts gortinak, eta ikusi soilik ez, arnastean ere igar daiteke airearen kalitate eskasa hainbatetan.

Hil honen hasieran salaketa publiko asko izan ziren gaiaren harira, sare sozialetan. Antxon, Nafarroa Etorbidearen inguruan nahiko jasangaitza izan zen egoera hainbat egunetan zehar.

Bada, ziurrenik kexa horiek guztiak eraginda, udalak deialdia zabaldu du, eta herritarrei laguntza eskatu, halakoak ikustekotan udalari horien berri eman diezaioten.

Udalak bere webgunean publiko egin duen oharrean dioenez, 2012an Pasaiako Portuaren jarduerak sortzen dituen ingurumen-inpaktuak hobetzeko Erakunde Arteko Mahaia sortu zuten. Pasaiako badiaren inguruan diharduten erakunde guztiek hartzen duten parte aipatu mahaian, eta denak adostuta, protokolo bat jarri zuten martxan, hain zuzen, ingurumenari kalte egiten dioten jardueren erregistroa osatzeko; zarata, zikinkeria… denaren berri jasotzeko asmoz.

Protokolo horren arabera, herritarrek jarduera kutsatzaile bat sumatzekotan, bi aukera dituzte, HAZ bulegoan jakinarazi (943 34 40 34) edota Udaltzaingoari deitu (943 00 43 00). Egoera egiaztatu eta gero, udalak fitxa bat bete eta Portu Agintaritzari helarazten dio, baita Erakunde Arteko Mahian biltzen diren guztiei ere. Horra protokoloan zehaztutakoak. Argitzeke, hortik aurrerakoak.

Badian bizi

Badian Bizi herri plataformak ere portuaren “jarduera desegokiak” salatzeko eskatu zuen irailaren bukaeran. Uda honetan sortu da Badian Bizi plataforma, lehengo abuztuan Lezoko kaian, txatarra deskargatzen ari zirela gertatutako sutetzarraren ondoren.

Badian Bizi plataforman badia inguruko askotariko eragileak elkartu dira, hain zuzen ere, abuztuko sutean gertatutakoak argitu eta kutsaduraren gaiari irtenbide bat bilatu asmoz.

Portu Agintaritzarekin bilera bat hitzartua du Badian Bizik, baina plataformako ordezkariakĀ  haserrea adierazi zuten azken agerraldi publikoan,oraindik ere bilerarako data proposamenik ez dutelako jaso, eta Portu Agintaritzaren azken administrazio kontseiluan sutearen gaia ez dutelako aztertu.

 

 

 

Ez dago ekarpenik

Egin iruzkin bat

*

*


*

 

Albiste irakurrienak

Send this to friend