Portuko trafikoa hazi egin da irailean

Txatarraren trafikoa irailean asko hazi dela nabarmendu du Portu Agintaritzak.

Iraileko trafikoen balantzea publiko egin du Pasaiako Portu Agintaritzak, eta balantze positiboa egin du, “aurreko hilabeteetan erakutsitakoaren antzera, goranzko bidean” jarraitzen duela baietsita.

Portu Agintaritzaren arabera, produktu siderurgikoak eta automobilak izan dira trafiko hazkundearen salgai garrantzitsuenak, eta nabarmendu dute 2018ko abuztura arte metatutako trafikoak Espainiako estatuko gainontzeko portuetako batezbestekoak baino gorakada handiagoa eduki duela Pasaiak. Portu Agintaritzaren arabera, Pasaiako Portuak “ipar isurialdeko portuetako hazkundearen lidergo hartu du”.

Horrez gain, irailean txatarraren trafikoak nabarmen hazi dela goraipatu dute, aurreko urtearekin alderatuz, %50 baino gehiago. Antzera automobilen trafikoa. Zehaztu dutenez iaz baino 22.000 ale gehiago mugitu ditu Pasaiak.

Arrantzari dagokionez, azkenik, irailera arteko datuei erreparatuta Pasaiakoa Espainiako Estatuan hirugarren arrantza portu garrantzitsuena dela baieztatu dute.

Ez dago ekarpenik

Egin iruzkin bat

*

*


*

 

Albiste irakurrienak

Send this to friend