Ahoak bizi eta belarriak prest

40 lagun bildu ziren atzo Merkatuzarrera Euskaraldiaren gaineko bilera egitera.

Merkatuzarren egindako bileran 11 egunetan egin beharrekoez hausnartu zuten.

Gero eta hurbilago dago Euskaraldia eta hura prestatzeko bilera egin zuten atzo Merkatuzarren. 40 lagun bildu ziren bertara, eta besteak beste hainbat data eman dituzte antolatzaileek. tartean, parte hartzaileentzako antolatu dituzten saioak noiz eta non egingo dituzten jakinarazi zuten, azaroaren 7, 14 eta 22an izango dira Xenpelar etxean. Txapak bertan jasotzeko aukera izango dute parte hartzaileek, baina bertaratu ezin dutenek,  lau haizetara Euskaltzaleon Topagunearen egoitzan edo udaletxean jasotzeko aukera ere izango dute.

Euskaraldiak iraungo duen 11 egun horiei begira antolatu daitekeenaz ere hausnarketa egin zuten.

Euskaraldian parte hartzeko izena emateko epea zabalik da. errenterian, udaletxean, Lau haizetara Euskaltzaleon Topagunean, liburutegian eta ikastetxe batzuetan eman daiteke izena. Euskaraldiaren web orrian ere egin daiteke.

Ez dago ekarpenik

Egin iruzkin bat

*

*


*

 

Albiste irakurrienak

Send this to friend