Edukiontzi sistema ezartzea “arrakastatsua” dela esan du PSE-EEk

Urtebete bete da ezarri zenetik; lezoarrek hondakinak bereizteko "inplikazio handia" dutela esan du Jose Angel Sanchezek, "nahiz eta gutxiengo batek ez duen betetzen"
altamira edukiontziak

Altamiran hasi ziren edukiontziak berriro jartzen.

Irailaren 18an urtebete bete zen hondakinentzako edukiontzien sistema Lezon berriro ezarri zutenetik. Herriko Ingurumen zinegotziak, Jose Angel Sanchezek (PSE-EE), balorazio positiboa egin du. Lezoarrak zoriondu ditu, hondakinak bereizterakoan duten “inplikazioagatik”. “Esfortzu hori”, esan du Sanchezek, “ezin du orbandu gutxiengo batek herria txukun mantentzeko duen gogo ezak”.

Altamiran urtarrilean hasi eta herri osora zabaldu zen pasa den urteko irailean. Sanchez: “Bidea ez da erraza izan, oztopoak asko izan dira. Denborak arrazoia eman digu bosgarren edukiontziarena sistema eroso, garbi eta ekonomikoki bideragarriena dela esaten dugunoi”.

Atez ateko sistemaren datuak hobetzen dituztela ziurtatu du Ingurumen zinegotziak. “Pasa den abuztuan, sistema honekin, %74,6ra iritsi ginen, atez atekoarekin baino altuagoa. Datu horrekin atez atekoaren aldekoen argudio nagusia bertan behera geratu da. Gainera, lezoarren beharretara hobeto egokitzen da”.

Datua igo

Emandako datua ona dela iritzi duen arren, Sanchez ez da horrekin konformatzen, eta are altuagoa izatea nahi du. “Horretarako hobekuntzak egin behar dira: hondakinak jasotzen dituen enpresa eta errepidea garbitzen duena koordinatu behar dira; kontzientziazio kanpainak modu jarraian egin behar dira; eta herritarren laguntza beharrezkoa da, batez ere ordutegiak errespetatzeko”.

Europako zuzentarauaren arabera, 2020rako hondakinen %50 birziklatu behar da. “Gipuzkoak %49 du, eta Errenteriak %62. Gure lana, lau bilketa puntu eta 34 edukiontzi puntu jartzearekin, oso positiboa dela uste dut”, gaineratu du.

Hondakinen gaia “arantzatsu” bezala definitu du: “EH Bilduk atez atekoa jarri zuen aurreko agintaldian. Aro hori duela urtebete itxi genuen, eta argi geratu zen zentzugabekeria bat zela. Espero dugu sekula ez itzultzea”.

Ez dago ekarpenik

Egin iruzkin bat

*

*


*

 

Albiste irakurrienak

Send this to friend