Tximibitxi, hegodun bitxiak

Tximibitxi proiektuaren bidez, tximeleten hegoetatik abiatuta, bitxien eta apaingarrien bilduma bat sortu dute.

Tximeleta hegoetatik abiatuta bitxien prototipoak sortu dituzte. Argazkia: Tximibitxi

Tximibitxi proiektuaren bidez, tximeleten hegoetatik abiatuta, bitxien eta apaingarrien bilduma bat sortu dute. Elkarlana izan dute oinarri, eta emaitza hilaren 18an (osteguna) aurkeztuko dute Torrekuan 19:00etan hasita.

Idoia Lizeaga eta Udane Errandonea bitxigileek, eta Habian! Fabrika Kreaktiboko kideek tximeletak protagonista dituzten belarritako, zintzilikario eta eraztunen prototipoak diseinatu dituzte. Nymphalur elkarteak hazten dituen tximeletei bigarren bizitza eskaintzea da beren asmoa argi utzita, hazkuntzaren helburua ez dela hegoen ekoizpena, tximeletaren ziklo osoa errespetatu eta bere ingurunearen eta ezaugarrien zabalkundeari begira lan egitea baizik.

Emaitza erretxinazko bitxiak eta zilar eta letoizko apaingarrien bilduma bat da.

Ikuspek markaren irudi grafikoa egin du eta Woodetnikaren laguntza jaso du, eta proiektuak Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntza ekonomikoa jaso du.

Ez dago ekarpenik

Egin iruzkin bat

*

*


*

 

Albiste irakurrienak

Send this to friend